Gazte bat larri zauritu da bizikletatik erorita Iñaki Azpiazu kalean

Uztarria.eus 2019ko mar. 24a, 21:44
Anbulantziak eta polizien autoak, istripuaren lekuan.

19:50 aldera jazo da istripua. 23 urteko gazte azpeitiarra Ezkerretegiko aldapan behera zetorren, erori egin da eta kolpe handia hartu du buruan, espaloi ertz baten kontra. Donostia Ospitalera eraman dute, medikalizatutako anbulantzian.

Bizikleta istripu larria gertatu da 19:50 aldera Iñaki Azpiazu kalean. 23 urteko gazte batek erorikoa izan du eta larri zauritu da. Gaztea Ezkerretegiko aldapan behera zetorren, beste lagun batekin batera. Aldapa barrenera iritsita, erori egin da eta kolpe handia hartu du buruan, espaloi ertzaren kontra. Larrialdi zerbitzuek istripuaren tokian artatu dute zauritua, eta ondoren Donostia Ospitalera eraman dute, medikalizatutako anbulantzian.