Autobusetan atzerapenak aurreikusten dituzte, San Jose Txirrindularitza Saria dela eta

Uztarria.eus 2019ko mar. 9a, 11:56

Autobus konpainiek jakinarazi dutenez, probak irauten duen bitartean atzerapenak aurreikusten dituzte autobus linea guztietan. Bihar, 16:00etan hasiko da proba anbulatorioaren aurretik, eta pare bat ordura bukatuko da Loiola hotelaren parean.

XXXVII. San Jose Txirrindularitza Saria jokatuko dute bihar, igandea, Azpeitian, eta proba dela eta, atzerapenak aurreikusten dituzte autobus konpainiek linea guztietan. 16:00etan hasiko da proba anbulatorioaren aurretik, eta Loiola hotelaren parean bukatuko da lasterketa. Bi ordu inguruko proba izango da, eta txirrindulariak Azpeititik, Iraetatik, Zestoatik, Arroagoitik, Errezildik, Altzartetik eta Loiola ingurutik pasatuko dira. Beraz, inguru horietatik igarotzen diren autobusek atzerapenak izan ditzakete 16:00etatik 18:00etara bitartean.