Martxoaren 14a bitartean eska dezakete diru-laguntza poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek

Uztarria.eus 2019ko mar. 7a, 13:09

Poltsa konpostagarriak banatzen dituzten saltokiek diru-laguntza jasoko dute poltsak banatzearen ordainetan. Diru-laguntza horiek eskatzeko azken eguna martxoaren 14a izango da. Deialdira aurkezten diren saltoki guztien artean lehiaketa publiko bidez egingo du aukeraketa Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak. Guztira, Azpeitiko bost saltokik jasoko dute diru-laguntza.

Azpeitian poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten saltokiek martxoaren 14a bitartean eman dezakete izena lan horri dagokion diru laguntza eskatzeko. Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak banatuko ditu diru-laguntzak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 11 saltokiren artean, eta bi urtetarako laguntza izango da. Mankomunitateak gaur argitaratu du deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Kanpainaren helburua da herritarrei poltsa konpostagarriak jasotzeko gune hurbilak eta eskuraerrazak eskaintzea, hondakin organikoak bereizteko eta birziklapena sustatzeko. 

Azpeitian, guztira bost saltokitan eskuratu ahalko dira hondakin organikoak bereizteko beharrezkoak diren poltsak. Deialdian interesa duten saltokiek diru-laguntzak eskatzeko eskaera orria bete eta mankomunitatean aukeztu beharko dute hilaren 14a baino lehen. Lehiaketara aurkezten diren saltokietatik hamaika aukeratuko ditu Urola Erdiko Mankomunitateak, Azpeitian bost, Azkoitian lau, eta Zestoan bi.