Olatz Aizpuru: "Udan indarrez iritsiko dira estanpatu handiak"

Uztarria.eus 2019ko ots. 28a, 17:42
Olatz Aizpuru, dendako salmahaiaren atzean.

Jostuna da Olatz Aizpuru, eta oihal dendako jabea ere bai. Berak erantzun ditu 2019ko otsaileko Uztarria aldizkarian ofizioen elkarrizketa txikirako Julene Frantzesena kazetariak egindako galderak.

Eskuz ala makinaz?

Eskuz lan asko egiten dugu, ez gaude prestatuta dena makinaz egiteko.

Oihal preziatuena?

Chanel deitzen dena.

Gehien saltzen dena?

Denetik gutxi saltzen dugu, baina satina, puntua eta pañoa aipatuko nituzke.

Modako kolorea?

Koadrodun edozein koloretako ehunak.

Estanpatuak modan al daude?

Udan indarrez iritsiko dira estanpatu handiak.

Titarea...

Beharrezkoa da.

Zer da ezinbestekoa jostotzaran?

Dena behar da lanerako.

Ohiko eskaerak?

Ezkontzetarako arropak, Karnabaletarako trajeak...