Kirolaren balioak eta gurasoen parte hartzea izan dituzte hizpide Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko ots. 28a, 11:51

Gurasoek seme-alaben kirol heziketan duten garrantziari buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Aritz Olagoi kirol psikologoak. Lagun Onak futbol taldeak antolatuta, Gurasoek ere jokatzen dute solasaldia eskaini zuen Olagoik Sanagustin kulturgunean, eta dozenaka lagun elkartu ziren haren azalpenak entzutera. Olagoik balioetan jarri zuen arreta, eta kiroletik haratago, gurasoen parte hartzea beharrezkotzat jo zuen.

Lagun Onak kluba 75. urtemuga ospatzen ari da aurten, Futbola bihotzean, balioak zelaian lelopean, eta urteurrenenaren barruan antolatutako egitasmoetako bat izan zen atzoko hitzaldia.