Azpeitian hasi du herriz herriko ibilia 'El Camino Ignaciano en Euskadi' dokumentalak

Uztarria.eus 2019ko ots. 28a, 11:47

Joan den azaroan Madalenako Ospitalean estreinatu ondoren, herriz herri ematen hasi dira orain El Camino Ignaciano en Euskadi, Inaziotar Bidearen zabalkunderako egindako dokumentala. Hain zuzen ere, Azpeitian ekin dio herriz herriko ibiliari Antonio Cristobalek zuzendutako lanak. Atzo, Basazabal jauregian eman zituzten dokumentala osatzen duten bi atalak, emanaldirako aurrez izena emana zuten ikusleen aurrean. Eneko Etxeberria alkateak eta Ina Etxarte Loiolako Santutegiko erretoreak hartu zuten hitza emanaldiaren aurretik.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)