Serafim de Sousa Azpeitiko bizilagunak egina da Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen Zu al zara? disko berriaren azala. Tania de Sousa Zuloakeko abeslariaren aita da Serafim, eta Taniak Uztarria.eus-i azaldu dionez, marrazkiak 80-90 hamarkadetan eginak dira: "Facebookera igo nituen aita egindako marrazki horiek, eta Irazokik ikusi egin zituen. Zenbait marrazki eskatu egin zizkidan, eta halaxe atera dira diskoarekin".