Azoka Plazako bezeroak eta ekoizleak, urtebetez bertakoa elikatzen

Uztarria.eus 2019ko ots. 12a, 12:03

Azpeitiko Azoka Plazak urte bat bete du, eta joan zen otsailaren 9an orain arte egindako bideak utzi dituenak errepasatu eta aurrera begirako erronkak azaltzeko ekitaldia egin zuten proiektua sustatzen ari diren eragileek. Elikaguneko, Azpeitiko Udaleko, Urkomeko eta EHUko arduradunek hartu zuten hitza ekitaldian, baina urtebetean Azoka Plaza era batera edo bestera babestu duten dozenatik gora lagunen adierazpenak jasotzen zituen bideo bat ere eman zuten. Azpeitiko Udalak gaur, otsailak 19, atera du argitara bideoa. Bertan, Azoka Plazako bezeroen, ekoizleen, bazkideen eta erabiltzaileen hitzak jasotzen dira, eta denek azpimarratzen dute Azoka Plazaren garrantzia. 

Honako hauek dira bideoko elkarrizketatuak: 

  • Julian Alberdi (Konde baserria, Oikia)
  • Karmen Gurrutxaga (Arriagain baserria, Azpeitia)
  • Joxepa Gurrutxaga (Akua Barrena baserria, Zestoa)
  • Sebastian Artetxe (Txarrabarren baserria, Urrestilla)
  • Marian Etxeberria (Ondarre baserria, Errezil)
  • Eneka Lazkano (Solaka baserria)
  • Goratze Ojanguren (Azoka Plazako bezeroa)
  • Jon Astiazaran (Azoka Plazako bezeroa)
  • Aiora Etxeberria (Sakona baserria, Azpeitia)
  • Jon Arrue (Ertxineko arrautzak)
  • Pedro Deza (Basatxerri)
  • Xabier Uzkudun (Urraki esnea)
  • Maria Jesus Salvarredi (Añota sagardotegia)
  • Jone Irulegi (Errezilgo azoka)
  • Alice Growfart (Irure Txiki baserria)
  • Ximon Aizpuru (Mugarreti baserria, Errezil)
  • Itsaso Agirre (Premietxeberri, Azpeitia)
  • Arantxa Peña (Elikaguneko bazkidea)
  • Jose Luis Zubizarreta (ISBko zuzendaria)
  • Manex Beristain (Elikaguneko bazkidea)
  • Idoia Imaz (Elikaguneko bazkidea)
  • Amaia Larrañaga (Uztarro haurreskolako sukaldaria)
  • Xabier Aldalur (Bertaneko teknikaria)
  • Aitor Azpiazu eta Mikel Albizuri (Jauzika elkartea)
  • Meng Osifo (Sukaldean euskaraz ikasten)
  • Ainara Piedehierro (Elkar-ekin)
  • Elikaguneko arduradunak.
  • Josu Labaka (Udaleko zinegotzia)