Urteko lehen odol ateraldia gaur egingo dute

Uztarria.eus 2019ko urt. 30a, 10:02

Urtarrileko hitzorduak ohiko ordutegia izango du, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.

Gaur, hileko azken asteazkenarekin, egingo dute urtarrileko odol ateraldia herriko anbulatorioan. 2019ko lehen hitzordua izango da Azpeitiko odol emaileentzat eta, beti bezala, 17:00etatik 21:00etara zain izango dituzte Azpeitiko Odol Emaileen Elkartekoak osasun etxean.

2017an baino 37 odol ateraldi gehiago zenbatu zituen Azpeitiko Odol Emaileen elkarteak 2018an, eta gorako bidearekin jarraitzeko asmoarekin ekingo diote 2019ari.