Figuranteak behar dituzte datozen asteetan 'Korosagasti' filma grabatzeko

Uztarria.eus 2019ko urt. 29a, 17:21
'Korosagasti' filmeko lantaldeko kideak filma grabatzen. (Erabaki Produkzioak)

25 urtetik gorako figuranteak behar dituzte Erabaki Produkzioakeko kideek. Otsailaren 8an Azpeitian grabatuko dute filma, eta otsailaren 23an, Beizaman. 

Erabaki Produkzioak Korosagasti filma grabatzen ari da azken hilabeteotan. Datozen asteetan Azpeitian eta Beizaman egingo dituzte zenbait grabazio, eta egun horietarako 25 urtetik gorako figuranteak behar dituzte Erabaki Produkzioakeko kideek. 

Azpeitian otsailaren 8an, ostiralez, egingo dituzte grabazioak, 18:00etatik 21:00etara bitartean. Beizaman, aldiz, otsailaren 23an, larunbatez, grabatuko dute Korosagasti. Egun horretan, 09:00 aldera hasiko dira grabaketekin. Beizamako eliza atarian hartuko dituzte filmerako irudiak. 

Korosagastiren egileei lagundu eta figurante izan nahi duten lagunek erabakiprodukzioak@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar dute, zuzendariekin harremanetan jartzeko. 

1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioak ontzen ari den filma. Azken hilabeteotan Azpeitia zein Beizama inguruetan ibili dira ikus-entzunezkoa ekoizteko grabaketa lanetan, eta 2019 amaierarako lan guztiak amaituta izatea aurreikusten dute.