Pertsona bat zauritu da Landetan izan den istripu batean

Uztarria.eus 2019ko urt. 24a, 16:56
Istripuaren ondorioak ikus daitezke argazkian.

15:30 aldera gertatu da ezbeharra, Zabaletxeko biribilgunean. Auto bat errepidetik atera da eta bertan zihoan 71 urteko gizonezkoa anbulantzian eraman dute.

Istripua gertatu da bazkalondoan, 15:30 aldera, Landetan, Zabaletxeko biribilgunean, GI-631 errepidean. Auto bat errepidetik atera da eta bertan zihoan 71 urteko gizonezko bat anbulantzian eraman dute, zaurituta.

Ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura eta uneotan han jarraitzen dute lanean. Izan ere, istripuaren eraginez, besteak beste, errepide ondoko farola bat bota du autoak, eta baranda zati bat ere txikituta gelditu da.