Mindfulness ikastaroa antolatu du Loiola zentroak datozen hilabeteetarako

Uztarria.eus 2019ko urt. 28a, 10:11

Barnekotasun eskola deitu diote ikastaroari, eta meditazioaren bidez, estresari aurre egiteko hainbat teknika landuko dituzte bertan. Sonia Mestre psikologoak eta Mindfulnessean adituak gidatuko du ikastaroa. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute. Lehen saioa otsailaren 2an izango da.

Loiolako Santutegiko Loiola zentroak Mindfulness saioak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Barnekotasun eskola deitu diote ikastaroari, eta meditazioaren bidez, estresari aurre egiteko hainbat teknika landuko dituzte bertan. Sonia Mestre psikologoak eta Mindfulnessean adituak gidatuko du ikastaroa, eta saioak gaztelaniaz izango dira. Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute saioetan, baina aurrez izena eman behar da 697 722 137 telefono zenbakira deituta edo loiolazentroa@loyola.global e-posta helbidera mezua idatzita.

Otsailaren 2an, larunbatez, egingo dute lehenengo saioa, eta datozenak honako zapatu hauetan izango dira: martxoak 16, apirilak 6, maiatzak 18 eta ekainak 29. Talde kopuruaren arabera ordutegia alda dezaketen arren, printzipioz 10:00etatik 11:15era bitartean egingo dituzte jardunaldiak. Loiolako Santutegian izango dira horiek, eta parte-hartzaileek liburutegiko sarreratik sartu beharko dute barrura.