Zabaldu dute Zuri Hartz arte galeria

Uztarria.eus 2019ko urt. 21a, 13:34

Joan zen ostegunean zabaldu zituen ateak Zuri Hartz arte galeriak. Erdikaleko seigarren zenbakian zabaldu dute gunea, eta arte diziplina desberdinetako lanak ikusi ahal izango dira bertan. Zuri Hartzen jarri duten aurreneko erakusketa Gorka Larrañaga sortzaile azkoitiarraren Reset izenekoa da, eta datozen egunetan ere izango da ikusgai.

Arte galeriaren irekiera ekitaldia berezia izan zen; izan ere, bertan izan zen Kalakan musika taldeko kide ohi Thierry Biscary; hark Manez eta Kobreak diskoa aurkeztu zuen. Dozenaka lagun elkartu ziren galeriaren inaugurazioan, eta horiek jan-edanaz ere gozatu ahal izan zuten. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)