Emakumeak korrika egitera animatzeko saioak antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2019ko urt. 16a, 12:29
2016ko 'Zuk ere ahal duzu' programan parte hartu zuten herritar batzuk.

Entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte, bi taldetan banatuta: goizekoa eta arratsaldekoa. Izen-emate epea zabalik da dagoeneko, eta parte-hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du. Aurreneko saioak hilaren 29an eta 31n egingo dituzte. Zalantzak argitzeko infromazio bilerak egingo dituzte urtarrilaren 24an, ostegunez, igerilekuan.

Hamahirugarren urtez jarraian, emakumeak lasterka egitera animatzeko Zuk ere ahal duzu! programa jarri du martxan Udaleko Kirol Sailak. Entrenamentuak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte, bi taldetan banatuta: goizekoa eta arratsaldekoa. Goizeko saioak 10:00etatik 11:15era izango dira, eta arratsaldekoak 19:15etik 20:30era. Igerilekutik hasiko dituzte entrenamenduak, eta saio guztiak prestatutako monitoreek gidatuko dituzte. 

Aurreneko entrenamenduak urtarrilaren 29an eta 31n egingo dituzte, eta datozenak otsailaren 5ean, 7an, 12an, 14an, 19an, 21ean, 26an eta 28an eta martxoaren 7an. Dagoeneko eman daiteke saioetarako izena igerilekuan, eta 20 euro ordaindu beharko du parte-hartzaile bakoitzak. 14 urtetik gorako herritarrek eman dezakete programan izena. Informazio gehiago behar duenak 943-15 00 95 telefonora deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatz daiteke.

Zuk ere ahal duzu programaren helburua da emakumeek korrika egitearen onurak zein abantailak ezagutzea, eta horiek taldean aritzeak duen balio erantsiaz jabetzea.

Informazio bilerak

Parte-hartzaileen zalantzak edo kezkak argitzeko informazio bilerak eskainiko ditu Kirol Sailak hilaren 24an, ostegunez. Goizeko txanda aukeratzen duten emakumeei zuzendutako bilera 10:00etan izango da, eta arratsaldeko taldean aritzeko izena ematen dutenei zuzendutakoa, 19:15ean. Bi bilerak igerilekuan izango dira.