Aitor Zubillagak zilarrezko domina irabazi du Gipuzkoako pista estaliko atletismo txapelketan

Uztarria.eus 2019ko urt. 15a, 12:33
Aitor Zubillaga.

60 metroko lasterketan bigarren sailkatu zen Atletico San Sebastianeko azpeitiarra, 7:06ko denborarekin.

Aitor Zubillagak (Azpeitia, 1999) zilarrezko domina irabazi zuen joan den zapatuan, atletismoko pista estaliko Gipuzkoako Txapelketa absolutuan. Azpeitiar esprinterrak txapelketako lasterketa azkarrenean lortu zuen saria, 60 metroetan. 7:06ko denbora egin zuen Zubillagak; Octavian Mihail Romanescu txapeldunak bakarrik lortu zuen finalean zazpi segundoen langa haustea (6:96).

Duela bi urte, Euskadiko eta Gipuzkoako junior mailako txapelduna izan zen Zubillaga orain txapeldunorde absolutu izatea lortu duen distantzia berean, Azkoiti-Azpeitiko Xeye taldearekin aritzen zenean. Gaur egun, Atletico San Sebastian klubean ari da Azpeitiko atleta gaztea.