Joan zen zapatuan jokatu zituzten Goizuetako III. Umore Ona Pilota Txapelketaren finalak, eta alebin mailako lehian Ilunpe pilota elkarteko Jokin Artetxek eta Adei Labakak EPLE eta Umore Ona elkarteetako Apezetxearen eta Etxeberriaren aurka neurtu zituzten indarrak. Aise irabazi zuten finala azpeitiarrek; izan ere, 18 eta 10 nagusituta irabazi zuten norgehiagoka.