'Mikrouhinak' saioa

Nora Alberdiren begietatik

Uztarria.eus 2019ko urt. 9a, 20:44

Nora Alberdik (Azpeitia, 1997) argazkilaritza du afiziorik kuttunena. Gutxien esperotako lekuan ikusten ditu argazkiak, nahiz eta arratsaldea igaro dezakeen "argazkirik txukunena" ateratzeko zain. Txikia zela hasi zen irudien munduaz interesatzen, eta batxilergoa amaitzean erosi zuen aurreneko argazki kamera. Orduz geroztik, mundu horretan murgilduta dago. Orain, ateratako argazkietatik batzuk aukeratu eta Sanagustin kulturgunean jarri ditu ikusgai, Kulturaz kooperatibak gonbidatuta. Bere argazkiek "zerbait" badutela uste du gazte azpeitiarrak. Alberdiren lana gertutik ezagutzeko harekin solasean aritu dira Uztarria, Kulturaz kooperatiba eta Urola Kostako Hitza, Mikrouhinak bideo sortarako. Alberdiri egindako elkarrizketa osorik, bihar, hilak 10, Urola Kostako Hitza egunkarian.