'Yuli' eta 'Ralph rompe internet' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko urt. 10a, 10:12

Yuli eta Ralph rompe internet filmen lau emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Batetik, Iciar Bollainen zuzendutako Yuli filma (Espainia, 2018) zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute: larunbatekoa 22:00etan izango da, igandekoa 19:30ean eta astelehenekoa, ikuslearen egunekoa, 21:00etan ikusi ahal izango da; bestetik, umeei zuzendutako Ralph rompe internet (AEB, 2018) eskainiko dute igandean, 16:30ean.