Azpeitiko bidelaguna eta Suitzako bidelaria, elkarrekin Donostian

Uztarria.eus 2019ko urt. 4a, 10:24

Iñaki Urbistondo (1957) azpeitiarra bidelaguna da Mintzalagun programan, eta Ramuntxo Elorga Genevan (Suitza) bizi den bidelaria Donostian elkartu dira egunotan. Duela urtebete hasi ziren bi lagunek euskara on line praktikatzen, eta Gabonak aprobetxatu dituzte elkarrekin egoteko. Asteazkenero hitz egiten dute Urbistondok eta Elorgak Internet bidez; 18:00etan elkartzen dira euskara praktikatzeko.

"Oso harreman polita egin dugu, Euskal Herriko kulturari buruz hitz egiten diot, bertsolaritzaz, dantzaz, kirolaz... Ziur nago laster egingo dugula topo Ginebran edo Euskal Herrian", azaldu zuen Urbistondok udan Mintzanet.eus-en egin zioten elkarrizketan. Eta halaxe, Gaboneta elkartu da bidelagunarekin Euskal Herrian.

Urbistondok 2016an Necochean (Argentina) ezagutu zuen Mintzanet egitasmoa; izan ere, Argentinan izan zen azpeitiarra Euskal Aste Nazionalean. Bidelagunari proiektu "zoragarria" iruditzen zaio Mintzanet, euskaraz mintzatzeko ezintasuna duenari "laguntza handia" ematen zaiolako".