'El Cascanueces y los cuatro reinos' filma izango da ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko abe. 27a, 12:35
None

Ez da zinema eskaintzarik faltako datorren asteburuan Soreasu antzokian. Eguberrietarako prestatutako film emanaldien barruan, El Cascanueces y los cuatro reinos filma izango da ikusgai datozen egunetan Soreasun. Hiru aldiz emango dute gaztetxoei zuzendutako filma. Zapatuan, hilak 29, 16:30ean izango da ikusgai El Cascanueces y los cuatro reinos. Igandean, aldiz, 16:30ean eta 19:30ean eskainiko dute filma.  

El Cascanueces y los cuatro reinos filma fantasia generokoa da. Horrela dio sinopsiak: Clarak gauza bakar bat du buruan, amaren opari baliotsu bat gordetzen duen kaxaren giltza lortzea. Drosselmeyer sendiaren urteroko festan giltza eskuratzeko pista bat aurkitzen du, baina hau mundu paralelo batean desagertzen da. Bertan, Clarak Phillip izeneko soldadu bat, arratoi talde bat eta Hiru Erreinuetako agintariak ezagutuko ditu. Clara eta Phillipek laugarren erreinuaren aurka egin beharko dute giltza berreskuratu eta munduari armonia itzularazteko.