Gabon giroko abestiek hartu dute Sanagustin, Udal Musika Bandaren Eguberrietako kontzertuan

Uztarria.eus 2018ko abe. 25a, 15:10

Gabon eguna da gaur, abenduak 25. Hori dela eta, ohiturari jarraituz Eguberrietako kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 13:00etan hasi da, eta ordutako jende ugari bertaratu da kulturgunera. Bandako musikariek bederatzi abesti jo dituzte kontzertuak iraun duen denboran, denak Gabon girokoak: A Canadian Brass Christmas (Moldaketa: Howard Cable), Mesias (Bartolome de Ercilla; moldaketa: J. M. Altuna), El buen rabadan (Herrikoia Katalunian; moldaketa: M. Navarro Mollor), Gaur da nere kristauak (Moldaketa: J. M. Altuna), Joxepe ta maria/ Birjina maite (Moldaketa: Angel Briz), Hator, Hator (Moldaketa: J. M. Altuna), Christmas swing (Moldaketa: Dizzy Stratford), A Calipso Christmas (Moldaketa: Calvin Custer) eta A Christmas Carol Fantasy (Moldaketa: Takashi Hoshide). Beste urte batez, musikaz jantzi du Eguberri eguna Udal Musika Bandak.