Pedro Luengoren margolanak ikusgai, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 16:35

Pedro Luengo azpeitiarrak berak sortutako margolanen erakusketa jarri du Foru Ibilbideko Udal erakusketa aretoan. Portrait. Black and white izena jarri dio erakusketari, eta joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak. Azpeitiko artistak sortutako artelanak hilaren 31 arte egongo dira ikusgai.

Erakusketa aretoa aste osoan zehar egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jai egunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara.