Jendez bete du Azpeitiko Batzokia Andoni Ortuzarren hitzaldiak

Uztarria.eus 2018ko abe. 14a, 12:57

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehenedakariak hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Azpeitiko Batzokian, eta jende ugari bertaratu zen haren solasaldira. Azpeitiko EAJk antolatu zuen atzoko saioa, eta bertan hizpide izan zituzten Euskal Herriaren, Kataluniaren eta Espainiaren egoera politikoa, trasferentzia ekonomikoak nahiz datorren urtean egingo diren udal, foru eta Europako Parlamenturako hauteskundeak, besteak beste. Horren harira, 2019ko udal hauteskundeetarako EAJren alkategai Amaia Etxeberriak hartu zuen hitza, eta bere burua aurkezteko tartea hartu zuen. Ondoan izan zuen Azpeitia Uri Buru Batzarreko lehendakari Jabier Altuna Kanpaxa nahiz beste hainbat alderdikide. Batzokira bertaratu ziren herritarrek Ortuzarrekin solasteko tartea hartu zuten hitzaldia hasi aurretik zein ostean. EBBko lehendakaria "gustura" agertu da atzoko solasaldiak izandako harrerarekin nahiz bertan emandako hausnarketekin.