Abenduan bi odol ateraldi egingo dituzte, eta horietan aurrena gaur, asteazkena, izango da. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara anbulatorioan izango dute odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar oro animatu nahi dute odola ematera, gazte zein heldu. Abenduaren 26an izango da hil honetako bigarren hitzordua.