Bihar izango da Herri Hezitzailearen gogoeten jardunaldirako izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2018ko aza. 28a, 10:07

Azpeitia Herri Hezitzailea izan dadin abiatutako balioen diagnostiko prozesuari bukaera emateko jardunaldia egingo dute zapatuan. Saioa Sanagustin kulturgunean izango da, eta bertan iazko maiatzetik hona egindako prozesuaren emaitzak plazaratuko dituzte. Jardunaldiaren xedeak Herri Hezitzailearen filosofia herritarrengana gerturatzea, kontraste saioek emandakoa elkarbanatzea, ondorioak aurkeztea eta aurrera begirako erronkak zehaztea da.

Horrenbestez, jardunaldira joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna, herrihezitzailea@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita edo 943 15 71 60 telefono zenbakira deituta. Jardunaldia 09:30etik 13:00etara izango da Sanagustinen, eta tarte horretan haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute; zerbitzu hori erabili nahi duenak izena ematerakoan egin beharko du eskaera.