Jon Gurrutxagak bigarren saria eskuratu du V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketan

Uztarria.eus 2018ko aza. 16a, 18:20
Jon Gurrutxaga.

Misio gogor baten izenburupean idatzitako lanari esker eskuratu du lehiaketako bigarren saria Gurrutxagak. Bihar, zapatua, egingo dute Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketaren sari banaketa. 

Bigarren sailkatu da Jon Gurrutxaga bertsolaria Tolosaldeko V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako helduen mailan. Gurrutxagak Misio gogor baten izenburupean idatzitako lanari esker eskuratu du lehiaketako bigarren saria. Asteasuko Haritz Mujika izan da aurtengo edizioaren irabazlea, Sex-uariyuak lanarekin. 

Harituz tolosaldeko bertsozale taldeak eta Zizurkilgo Teodoro Hernandorena kultura elkarteak antolatzen duten V. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa urtero. Aurtengo edizioaren sari banaketa bihar, zapatua, egingo dute Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, 19:00etan hasita.