'Matxinada' ikuskizuneko argazkiak ikusgai daude Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko aza. 16a, 17:59

Imanol Elias zenak idatzitako Matxinada antzezlana taularatu zuten hainbat herritarrek joan den urriaren 27an, Soreasu antzokian. Besteak beste, Azketa ahots taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Udal Musika Bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Itsasi dantza taldeak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak parte hartu zuten ikuskizunean, baita Itziar Oiarzabal Elias zenaren alargunak ere. Emanaldi hartan hainbat argazki egin zuen Alberto Belokik, eta irudi horiekin erakusketa osatu dute orain. Hain zuzen ere, gaurtik abenduaren 2ra bitartean ikusi ahal izango dira argazki horiek, Sanagustin kulturguneko hormetan.