Txapelik ez azpeitiarrentzat Izarraitzen jokatutako kluben arteko finaletan

Uztarria.eus 2018ko aza. 13a, 17:39

Aurtengo pilotako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa azken txanpan sartu da. Horrela, joan den ostiralean eskuzko ezker hormako modalitateari dagozkion hiru txapel banatu zituzten Azpeitian: kadeteen Lehen Mailakoa, jubenilen Lehen Mailakoa eta nagusien Bigarren Mailakoa.

Kadeteen finalean, Ilunpeko Aimar Egiguren eta Jakes Elosegi txapelik gabe gelditu ziren; Tolosako Amianok eta Sudupek 22 eta 9 irabazi zieten azpeitiarrei. Jubeniletan, Lapke klubeko Senarrek eta Urangak irabazi zuten finala, 22 eta 4, Tolosako Goikoetxearen eta Elolaren aurrean. Nagusien mailako finalean, berriz, Behar Zanako Urbietak eta Iruretagoienak jantzi zituzten txapelak, Gaztelekuko Etxezarreta eta Arrate 22 eta 14 gaindituta.

(Argazkiak: Gipuzkoako Pilota Federazioa)