Lorea Etxeberria, Lore Kolore pailazoaren azalean

Uztarria.eus 2018ko aza. 13a, 17:03

Ia urtebete da Lore Kolore pailazoa jaio zenetik. Lorea Etxeberria azpeitiarrak eman zion bizia pertsonaiari, eta Gipuzkoako dozenaka txokotara bidaiatu du Lore Koloreren paperean emanaldiak emateko. Etxeberriak umoretik edaten duen arren, zenbait balio jartzen ditu mahai gainean emanaldiak eskeintzean, eta denetariko gaiak jorratzen ditu: ingurumena, emakumeen presentzia, heriotza, dispertsioa, elkartasuna, hilerokoa… Orain, urtebeteren ostean, eten bat egiteko garaia iritsi zaio Lore Koloreri, Etxeberria Australiara dijoa eta. UROLA KOSTAKO HITZAk elkarrizketa egin dio azpeitiarrari, eta honako hau aurrerapen bideoa da: