Aldi baterako bi gardentasun teknikari kontratatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko aza. 12a, 18:07

Gardentasun teknikari postuetarako izena eman nahi dutenek Lanbidera jo beharko dute azaroaren 23a baino lehen. Lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da. 

Azpeitiko Udalak bi gardentasun teknikari kontratatuko ditu aldi baterako, Enplegu Planaren barruan eta Lanbideren bidez. Lanpostu horietarako izena eman nahi duten herritarrek, Lanbiden eman beharko dute izena azaroaren 23a baino lehen. Lanbideren bulegotik kudeatuko dituzte lan kontratuen tramite guztiak.

Bi lanpostuen iraupena sei hilabetekoa izango da, baina lanaldiaren iraupena ez da berdina izango. Gardentasun teknikari baten lanaldia %100ekoa izango da, eta bestearena %70ekoa. Lanposturako enpresen antolaketako eta administrazioko goi-mailako teknikari profila izatea eskatzen du Udalak. Lan eskaintzaren inguruko xehetasun guztiak, hemen.