Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final batzuk Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte bihar

Uztarria.eus 2018ko aza. 8a, 11:33

Jakes Elosegi. (Gipuzkoa Pilota)

19:30ean hasita, kadeteen lehen mailako, jubenilen lehen mailako eta nagusien bigarren mailako finalak jokatuko dituzte. Lehen neurketan etxeko bikote bat izango da txapela lortzeko lehian; izan ere, Ilunpe 1 taldeko Aimar Egiguren eta Jakes Elosegi pilotariek Tolosako Amiano eta Suduperen kontra neurtuko dituzte indarrak.

Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte bihar, ostirala, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finaletako batzuk. Binakako hiru eskuzko pilota partida izango dira ikusgai, 19:30ean hasita: kadeteen lehen mailakoa, jubenilen lehen mailakoa eta nagusien bigarren mailakoa. Lehen neurketan etxeko bikote bat izango da txapela lortzeko lehian; izan ere, Ilunpe 1 taldeko Aimar Egiguren eta Jakes Elosegi pilotariek Tolosako Amiano eta Suduperen kontra neurtuko dituzte indarrak. Bigarren neurketan Tolosa 3 taldeko Goikoetxea eta Elola LAPKE 1 taldeko Senar eta Urangaren aurka ariko dira, eta hirugarrenean Behar Zana taldeko Urbieta eta Iruretagoiena eta Gazteleku 1 taldeko Etxezarreta eta Arrate ariko dira nor baino nor.

Maila gorenetako pilotariek, berriz, zapatuan jokatuko dituzte finalak Idiazabalen, baina maila horietako txapela lortzeko lehian ez da Azpeitiko pilotaririk izango.