Hezkuntza Sailak babestutako zazpi ikastaro eskainiko dituzte datorren ikasturtean

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 12:12

Marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, koloretako bitxigintza, eskulanak, arabiera eta alboka ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan, eta izena eman daiteke dagoeneko.

Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak babestuta, askotariko ikastaroak eta tailerrak eskainiko dituzte beste urte batez. Aurten, honako zazpi ikastaro hauek osatuko dute ikasturtea: Marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, koloretako bitxigintza, eskulanak, arabiera eta alboka ikastaroek.

Udalak dagoeneko zabaldu du ikastaro horietan izena emateko epea. Hona hemen, zehaztuta, ikastaroak non emango diren, bakoitzerako harremanetarako pertsonak, eta aurreikusitako egutegi eta ordutegiak:

  • Marrazketa artistikoa eta margolanak: Damaso Azkue plazako lokalean, astelehen, ostegun eta ostiraletan (10:00-11:30). Irakaslea: Marian Alberdi Elortza. Harremanetarako eta izena emateko: 943-15 17 97 eta 655 02 67 79.
  • Puntua: Damaso Azkue plazako lokalean, astelehen eta ostegunetan (15:00-17:00 eta 17:00-19:00). Irakaslea: Rosario Ibaieta Gabilondo. Harremanetarako eta izena emateko: 943-81 28 62.
  • Ebaketa eta jantzigintza: Damaso Azkue plazako lokalean, asteazken eta ostiraletan (10:00-12:00, 15:15-17:00 eta 17:00-18:45). Irakaslea: Maite Ostra Albizu. Harremanetarako eta izena emateko: 943-82 24 64.
  • Koloretako bitxigintza: Damaso Azkue plazako lokalean, asteartetan (14:30-16:30). Irakaslea: Ihintza Larrañaga Uzkudun. Harremanetarako eta izena emateko: 631 95 23 40.
  • Eskulanak: Damaso Azkue plazako lokalean, astearte eta asteazkenetan (10:00-12:00, 15:00-17:00 eta 17:00-19:00 asteazkenetan). Irakaslea: Ihintza Larrañaga Uzkudun. Harremanetarako eta izena emateko: 631 95 23 40.
  • Arabiera ikastaroa: Sindikatu Zaharrean, asteazken, zapatu eta igandetan (15:00-17:00 asteazkenetan, 10:00-12:00, 12:00-14:00 eta 14:00-17:00 zapatu eta igandetan). Irakaslea: Houria Ghindri Fella. Harremanetarako eta izena emateko: 676 94 73 77.
  • Alboka ikastaroa: Musika Eskolan, asteazkenetan (16:00-20:00). Irakaslea: Ekaitz Larrazabal Gutierrez. Harremanetarako eta izena emateko: 615 77 71 55.