Ikusgai da 'Trikitixa gurean' argazki erakusketa

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 11:35

Joan zen urriaren 31az geroztik ikusgai da Trikitixa gurean argazki erakusketa Sanagustin kulturgunean. Azaroaren 13ra bitartean izango dira ikusgai hamarkadaz hamarkada eskualdeko trikitiari lotuta egin diren askotariko argazkiak. Irudiok Zuriak eta beltzak jotakoak liburutik ateratakoak dira, eta Kulturaz kooperatibak kulturguneko hormetan jarri ditu horiek.