Urtero gisan, aurten ere San Martin Astea ospatuko dute herriko adinekoen egoitzan. San Martin egunaren bueltan eta egoitzaren izenarekin bat eginez antolatu dute ekintzaz betetako egitaraua beste urte batez, eta astelehenean, azaroaren 5ean, hasiko dira prestatutako ekintzekin. Besteak beste, Kantu Jirako lagunen bisita, bertso emanaldia, karta eta toka txapelketa eta senieen bazkaria izango dira igandera bitartean. Hona hemen San Martin Asteko egitaraua, osorik:
Azaroak 5, astelehena
- 11:45. Azpeitiko Udalaren ordezkariak bertan direla, egoiliarren pregoia eta emanaldia Iraurgi Ikastetxeko haurrekin.
- 17:00. Amaiarekin, bere gitarra taldeareki eta Kantujira taldearekin musika emanaldia.
Azaroak 6, asteartea
- 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
- 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizaso bertsolariekin.
Azaroak 7, asteazkena
- 11:00. Zine foruma: Azpeitia.
- 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
- 16:45. Nagusilaneko Roberto eta Jose Inazioren musika emanaldia.
Azaroak 8, osteguna
- 11:00. Karta txapelketa.
- 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.
Azaroak 9, ostirala.
- 11:00. San Martin jokoak.
- 16:45. San Martin bingoa.
Azaroak 10, zapatua. Familien Eguna
- 12:00. Toka txapelketa.
- 13:30. Familiekin bazkaria.
- Bazkalondoren, karaokea.
- 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.
Azaroak 11, igandea. San Martin Eguna.
- 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.