10 urte bete ditu Bertan merkatari elkarteak

Uztarria.eus 2018ko aza. 1a, 19:23

Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteak hamar urte bete diru aurten. Honako bideo honetan, elkartea sortu zenetik gaur arteko kontsuko ohiturez, eman diren aldaketez eta komertzio txikien garrantziaz mintzatu dira Karmele Zabaleta Bertaneko lehendakaria eta Xabier Aldalur teknikaria Uztarria eta Urola Kostako Hitzarekin. Bertanek urtemuga ospatzeko ekitaldia egin zuen larunbat iluntzean Sanagustin kulturgunean. Ekitaldian izan zen herriko hainbat merkatari, eta Bertaneko bazkide diren eta 50 urtetik gora zabalik dauden saltokietako ordezkariek oroigarri bana jaso zuten. Honako saltoki hauetako kideek jaso zuten oroigarria: Azkue denda, Zabala harategia, Arrieta elektrogailuak, Furundarena oinetakoak, Valverde drogeria, Sansebastian harategia, Nerea Eskualanak, Urola autoeskola, Iturralde iturgintza eta Agirre opari denda. Ekitaldiaren ostean Sanagustin kulturgunean bertan afaria egin zuten merkatariek, Bertaneko teknikariek nahiz udal ordezkariek; guztira, 66 bat lagun elkartu ziren otorduan.