Hizkuntzaren gaineko jolasak eta hezkuntza sistemaren analisia, Herri Eskolei ekiteko

Uztarria.eus 2018ko aza. 1a, 12:49

Gaur, azaroak 1, jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian, "elkarrekin eta elkarrengandik ikasten jarraitzeko", Herri Eskolak egin ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Hizkuntza eta hezkuntza izan dira protagonistak lehen orduan. Bertsolaritza tailerra prestatuta bazuten ere, hitzekin eta hizkuntzarekin jolastuz zenbait ariketa egin dituzte eguna hasteko. Ondoren, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide batek Hezkuntza, dominazio kapitalistan izenburupean hitzaldia eskaini du. Europako Batasunaren (EB), Espainiaren zein Euskal Herriko agintarien hezkuntza erreformen nondik norakoak izan dituzte hizpide, eta Euskal Eskola Naziolanaren eraikuntzaz hausnartu dute saiora bertaratutako lagunek. Jarraian, gaiztakeri tailerra egingo dute, eta zenbait "trikimailu" ikasita bukatuko dituzte Herri Eskolak.