Bertan behera gelditu da Herri Hezitzailearen diagnostikoa osatzeko gaurko saioa

Uztarria.eus 2018ko urr. 30a, 15:22

Datozen egunetan jakinaraziko dute kultura eta euskara arloetako eragileei zuzenduta zegoen saioaren data berria.

Gaur ziren hastekoak Herri Hezitzailearen diagnostikoa osatzeko Udalak antolatu dituen kontraste saioak, baina bertan behera gelditu da lehenbiziko hitzordua. "Azken momentuko ezusteko bat dela eta", kultura eta euskara arloetako eragileei zuzenduta zegoen lehen saio hori ezingo dutela gaur egin jakinarazi du Udalak, eta datozen egunetan iragarriko dutela saio horren data berria.

Beraz, Emakumeen Mahaiak bihar arratsaldean Emakumeen Txokoan egingo duenarekin hasiko dira, azkenean, kontraste saioak.