Eusebio Beloki: "Koadroak itsasteko belkroa dago modan"

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 17:29
Eusebio Beloki. (Ane Olaizola)

Burdindegiko langilea da Beloki, eta ofizioei eskainitako elkarrizketa laburra egin dio Ane Olaizola kazetariak 2018ko urriko Uztarria aldizkarirako.

Gehien zer saltzen da?

Giltzak, zartaginak, xehatzeko gailuak...

Zer aurki daiteke burdindegian?

Etxerako edozer gauza.

Ohiko bezeroa?

Etxekoandreak eta gazteak.

Internet arerioa al duzue?

Ez, guk ere on line egon behar dugu.

Zer dago modan?

Koadroak itsasteko belkroa.

Burdindegian, zenbat plastiko?

Asko, baina beira indartsu dator.

Azpeitiarrak abilak al dira konponketetan?

Hala dirudi.

Giltza asko galtzen al dute azpeitiarrek?

Ikaragarri.