Itsasikoak gustura Pragan

Uztarria.eus 2018ko urr. 21a, 16:58

Itsasi dantza taldekoak gaur itzuliko dira etxera, asteburua Pragan (Txekiar Errepublika) eman ondoren. V. Folklore Jaialdia izan zen atzo Pragan, eta bertan parte hartu zuten Itsasiko dantzariek eta musikariek, Poloniako, Sardiniako, Andorrako, Bulgariako eta Kataluniako taldeekin batera. Zapatu eguerdian, jaialdiaren barruko desfilean parte hartu ondoren, hogei minutuko dantza saioa eskaini zuen Itsasik, eta jaialdian kide izan dituzten gainerako taldeen emanaldiez gozatzeko parada ere izan zuten Azpeitikoek. Taldeko argazki hau igorri zuten atzo gauean Uztarriara.