Urrakiko Igoeran parte hartuko duten autoak egiaztatze teknikoa egiten ari dira

Uztarria.eus 2018ko urr. 20a, 18:56

Bihar, igandea, jokatuko da autoen XXXVI. Urrakiko Igoera, Lagun-Artea eskuderiak antolatuta. Biharko proba Euskal Herriko Mendi Txapelketako azken proba izango da. 75 pilotuk eman dute izena 6,7 kilometroko proban parte hartzeko. Gaur arratsaldean parte hartuko duten autoek eta gidariek egiaztatze teknikoak eta administratiboak egin behar izan dituzte Epaitegi aurreko aparkalekuan. Horretan jardun dute arratsaldeko lauretatik aurrera.

Bihar, 10:00etan hasiko dute auto lasterketa, entrenamendu saioekin, eta horien atzetik etorriko dira bi manga puntuagarriak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Azpeititik Urraki mendatea arteko errepidea bihar 09:00 aldera itxiko dute autoentzat.