Tanzanian lehen sektorean lan egiten duten bost emakumek Elikagunea bisitatu dute

Uztarria.eus 2018ko urr. 10a, 12:32

Tanzaniako Errepublika Batuan lehen sektorean lan egiten duten bost emakume Azpeitian izan ziren atzo. Azoka Plazaren barruan kokatuta dagoen Elikagunea proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, asteartea azoka eguna dela aprobetxatuta. Baratzetik merkatura proiektuari esker daude emakume horiek Euskal Herrian urriaren 1az geroztik, eta igandean itzuliko dira beraien herrialdera, baina egunotan lehen sektoreko hainbat proiektu ezagutuko dituzte, han lehen sektorean bizi duten errealitatea "oso desberdina" delako.

ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da Baratzetik merkatura, eta ASPEGIko ordezkariek azaldu dutenez.