Jon Gurrutxaga bigarren sailkatu da Hernandorena bertso sariketaren finalean

Uztarria.eus 2018ko urr. 6a, 23:03

Bertsolari azpeitiarrak Hernandorena txapelketaren finala jokatu zuen atzo, Baigorrin. Eli Pagolak jantzi zuen txapela.

Jon Gurrutxaga bertsolariak Hernandorena sariketaren finala jokatu zuen atzo, ostirala, Baigorriko (Nafarroa Beherea) Bixentainia elkartean. Guztira, sei bertsolari aritu ziren kantuan atzokoan, eta Eli Pagola izan zen epaimahaiaren arabera onena. Bertsolari azpeitiarrak, berriz, bigarren postua eskuratu zuen. Honela gelditu ziren sailkapenean gainontzeko bertsolariak: Aitor Servier sailkatu zen hirugarren, Maialen Akizu laugarren, Txaber Altube bosgarren, eta Asier Galarza seigarren.

Iaz ere Hernandorena bertso txapelketaren finalean izan zen Gurrutxaga. Orduko hartan ere ez zuen txapela janzterik lortu.