Hernandorena bertso sariketaren finala jokatuko du Jon Gurrutxagak bihar

Uztarria.eus 2018ko urr. 4a, 12:56
Hernandorena sariketako kanporaketako irudia. (Bertsularien elkartea)

Sei bertsolarik jokatuko dute finala: Asier Galarzak, Aitor Servierrek, Maialen Akizuk, Txaber Altubek eta Eli Pagolak. Biharko saioa 21:00etan hasiko da. 

Hernandorena bertso sariketaren finala jokatuko da bihar, urriak 5, Hazparneko (Lapurdi) Ttattola gaztetxean, eta han izango da Jon Gurrutxaga bertsolaria. Joan zen irailaren 21ean jokatutako kanporaketan aurreneko postuan sailkatuta eskuratu zuen finalerako txartela azpeitiarrak. Orotara, hiru kanporaketa jokatu ostean, sei bertsolari iritsi dira finalera: Jon Gurrutxaga, Asier Galarza, Aitor Servier, Maialen Akizu, Txaber Altube eta Eli Pagola. Biharko saioa 21:00etan hasiko da. 

Hernandorenako kanporaketako saioak "sentipen nahasiak" utzi zizkion Gurrutxagari, ez baitzen "gustura" gelditu egindako lanarekin. Orain, kanporaketan gelditutako "arantza hori" ateratzea nahi du.

Iaz ere Hernandorena bertso txapelketako finalean izan zen Gurrutxaga. Orduko hartan, azpeitiarrak ez zuen txapela janzterik lortu.