Askotariko hondakinak, edukiontzien kanpoaldean

Uztarria.eus 2018ko urr. 2a, 12:17

Herritar batek bidali du Uztarriara Perez Arregi plazatxoaren ondoko hondakinen edukiontzien inguruko anabasaren argazkia. Irudian ikus daitekeenez askotariko hondakinak utzi zituzten herritarrek edukiontzien kanpoaldean. Hala dio argazkiaren egileak: "Ez naiz isun zalea, eta ez dakit arazoaren irtenbidea zein den, baina ez al da zerbait egin behar? Denbora kontua izango da agian, ikasi artekoa. Gogoa jarri behar horretarako, ordea!".