Urriaren 1etik aurrera aldaketak izango dira hainbat autobus zerbitzutan

Uztarria.eus 2018ko ira. 27a, 19:06

Astelehenetik aurrera, hainbat aldaketa izango dira Lurraldebusen Urola Erdiko hainbat zerbitzutan. Azpeitia eta Tolosa arteko UK02, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 eta Zestoa eta Ermua arteko UK05 zerbitzuetan izango dira aldaketak.

Astelehenetik, urriaren 1etik, aurrera, aldaketak izango dira Lurraldebusen Urola Erdiko hainbat zerbitzutan. Azpeitia eta Tolosa arteko UK02, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 eta Zestoa eta Ermua arteko UK05 zerbitzuetan izango dira aldaketak.

Azkoitia eta Errezil arteko UK02 autobus zerbitzuaren ordutegian eta geltokietan izango dira aldaketetako batzuk. Hain zuzen ere, Azkoititik Errezilera 14:40an abiatzen den autobusa orduz eta abiapuntuz aldatuko da: Azpeititik aterako da 14:55ean. Errezil eta Azkoitia noranzkoan, 09:25ean ateratzen den autobus zerbitzuak, berriz, Azpeitian, anbulatorio aurreko geltokian, bukatuko du ibilbidea. Hirugarren aldaketa, berriz, Errezil eta Azkoitia arteko arratsaldeko zerbitzu batean egingo dute: 15:05ean Errezildik abiatzen den autobusa bost minutu geroago, 15:10ean, aterako da urriaren 1etik aurrera.

Bestalde, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 zerbitzuan, Zarautzerako norantzan, astelehenetik ostiralera 11:05eko eta 18:05eko zerbitzuak ordu laurden geroago abiatuko dira, hau da, 11:20an eta 18:20an. Ordutegi horietako bidaiak A-8 autobidetik egingo ditu autobusak.

Hona hemen Azkoitia eta Zarautz arteko zerbitzuaren ordutegia:

Bestalde, Zestoa eta Ermua arteko UK05 zerbitzuak, Ermuarako norantzan, Azkoitiko Altzibar auzoko geltokian ere egingo du geldialdia astelehenetik aurrera. Gainera, autobus zerbitzu horrek Zestoa eta Ermua eta Ermua eta Azkoitia artean egingo dituen joan-etorri guztietan geldialdia egingo du Eibarko Azitain auzoko geltokian.