'Jon Braun' txotxongilo ikuskizuna izango da igandean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko ira. 28a, 10:13

16:30ean hasiko da 4 urtetik gorako herritarrei zuzendutako emanaldia, eta sarrerak aurrez ere eskura daitezke Kulturaz.eus webgunean, bost euroren trukean. 50 minutuko ikuskizuna da, eta Miren Larrea eta Valentina Raposo aktoreek eskainiko dute saioa txotxongiloen bidez.

Txontxongiloen Jon Braun ikuskizunak hartuko du igandean Sanagustin kulturgunean. 16:30ean hasiko da 4 urtetik gorako herritarrei zuzendutako emanaldia, eta sarrerak aurrez ere eskura daitezke Kulturaz.eus webgunean, bost euroren trukean.

Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Imanol Urbieta zenaren kantua oinarri hartuta sortu zuten ipuina. Hain zuzen ere, Miren Larrea eta Valentina Raposo aktoreek 50 minutuko ikuskizuna eskainiko dute, txotxongiloen bidez.

Honako hau diote sortzaileek Jon Braun ikuskizunaren sinopsian: "Indio ttipien herrian natura eta poza dira nagusi, baina bat-batean zoritxarra heldu eta Jon Braun eta bere arreba Malintxe banatu egingo ditu. Anai-arrebek ez dute etsiko elkar topatzeko saiakeran, maitasunak ematen baitie ausardia". Txotxongilo ikuskizunak "maitasunak ematen duen adorea" erakusten du, "western itxuran koloreztatuta eta kantatuta, abenturaz, umorez eta emozioz jantzita".

Honako hau, berriz, Jon Braun ikuskizunaren teaserra da: