Añares Rioja ISB Euskal Kopako finalerdietara sailkatu da

Uztarria.eus 2018ko ira. 24a, 15:00
Añares Rioja ISBk igandean Ibaizabalen aurka jokatutako partidako irudi bat.

Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen talde nagusiak Euskal Kopako final laurdena jokatu zuen atzo Ibaizabalen aurka, eta 78 eta 73 nagusitu zen taldea. Larunbatean jokatuko dute finalaurreko partida, Araskiren aurka, Durangon (Bizkaia).

Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen talde nagusiak Euskal Kopako final laurdena jokatu zuen atzo, igandea, Azkoitiko Elkargunean. Ibaizabalen aurka neurtu zituzten indarrak Luis Agirreren gidaritzapean aritzen diren emakumeek. Lehia estua izan zen bi taldeen artean, baina azken minutuan aurrea hartzea lortu zuen Añares Rioja ISBk; 78 eta 73 amaitu zen azkenean partida. Horrela, finalaurrekoetara sailkatu da taldea. Larunbatean jokatuko dute finalaurreko partida, Araskiren aurka, Durangon (Bizkaia). Lotura honetan ikus daiteke igandeko partida osorik.

ISBko gizonen talde nagusiak, berriz, CB Navarraren aurka lagunarteko partida jokatu zuen igandean Erriberrin, eta garaipena eskuratu zuten. Horrez gain, Juaristi ISBk astean zehar lagunarteko beste bi partida jokatuko ditu: asteazkenean, Ordizian, EBA ligako taldearen aurka neurtuko da, eta, ostiralean, zilarrezko LEB ligan aurkari izango duen Baskoniaren aurka, Gasteizen.