Azken txanpan da herriko merkatarien Stock Azoka

Uztarria.eus 2018ko ira. 22a, 22:01

Jende ugari animatu zen atzo, ostirala, Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak antolatutako Stock Azokatik buelta bat ematera, eta antolatzaileak gustura agertu ziren egitasmoak izandako harrerarekin. Gaur, eguraldia lagun izan dute merkatariek, eta, atzo bezala, herritar andana ibili da Bertaneko kideek jarritako postuetan, goizean zein arratsaldean. Azokaz gain, haurrentzako tailerrak izan dira Plaza Txikian. Herriko plaza girotzeaz, aldiz, Xaibor DJ a arduratu da, eta harekin batera kantu eta dantza aritu dira plazan elkartutako gaztetxoak. Dagoeneko azken txanpan dago aurtengo azoka, 21:00etan itxiko baititu ateak. Orduan egingo du Bertanek deskontu txartelen zozketa. Irabazlea zein den jakin bezain pronto jarriko du Uztarriak webgunean.