Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Ilunpekoek gaur Izarraitzen

Uztarria.eus 2018ko ira. 20a, 12:46
Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte gaurko partidak.

19:30ean hasita, hiru neurketa jokatuko dituzte Azpeitiko pilotariek, kadete mailakoa bat eta senior mailakoak bi, guztiak binaka.

Ilunpe pilota elkartekoek hitzordua dute gaur arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. Lehiaketen ikasturte berriari ekiteko, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren kanporaketetan murgildu dira azpeitiarrak, eta txapelketa horren barruko hiru partida ikusteko aukera izango da gaur, 19:30ean hasita, Izarraitzen.

Kadeteen 1. mailan, Aimar Egigurenek eta Elosegik Lazkaoko pilota elkarteko ordezkariekin neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldeko beste bi partidak seniorren Ohorezko Mailari dagozkionak dira: kadeteak bezala, Apezetxea eta Murgiondo ere Lazkaokoen kontra ariko dira; eta Zegamako aurkariak izango dituzte, berriz, Julen Egigurenek eta Salegik.