Oier Ibarguren 10. postuan sailkatu da azkenean Portugalen

Uztarria.eus 2018ko ira. 11a, 17:02

23 urtez azpikoen mailan jokatu duten Volta a Portugal do Futuro itzulian lehiatu da Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) txirrindularia, eta azpeitiarrak sailkapen orokorreko hamargarren postuan amaitu du lasterketa. Herenegun amaitu zen lasterketa, eta hilaren 5etik sei etapa jokatu dituzte. Baque Ideus BH taldeko kideak ezin hobeto hasi zuen 23 urtez azpikoen mailan Portugalen egiten den lasterketa nagusia; izan ere, lehenengo etapa irabazi zuen azpeitiarak. Bigarren etapan, ordea, lidearren mailota galdu zuen, eta azkenean, podiumetik kanpo amaitu du lasterketa.